XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egui onegaz sendotutric, ziñesten dogu uste betian, alan iracasten deuscuna, Jesucristoren iracaspena dala, eta, chartzat emoten dabena, Jaincozco iracaspen orren caltezcua dala; orregaitik, ba, betico galdu gura eztabenac eutsin biar deutso olan Aita Santubac iracasten dabenari eta jaurtin aguertuaz, bultzaguei bene-benetacuaz bildur banaz calte andijen bat etorrico ete jacon edo autor-entzuliari edo neure buruari edo lagun-urcuari; esateraco, autormena eguin biar baneu beste gaxo albocuac entzungo leustien aldijan eta eran, eta calteandija neure bizitzari edo izen onari ecarri leiquijon pecatu guztiz lotsagarrija aguertu biar baneusquijo erdi gorra dan autor-entzuliari (confesoriari): bardin conpesoriac ezin azcatu guiñaizala pecatu arixetic daquigunean eta beste aldi batsuetan.

Baña jaquin bedi: a) Eztirala olango caltiac beguitandu biar erraz, batez be autor-entzuliari jagocon aldetic, lendic norberen buruan icusi ezpada gach ori; eta olango aldijetan, al izanezquero, beste autor entsule bat billatu biar dala, berari guztija aguertu daguijogun.

b) Baita be, olango ezer ichi al-izate aldijetan autormena eguiteco biar-izanen bat euqui biar dala; esateraco, ez bacarric zer-esan andi baric comuniñua edo Mes-emotia ichi ezin leiquenian, eta Pascuaco conpesiño edo comuniño aldijaren azquenac orduanche estututen dabenian, baita be egun osuan osteranchian erru astunaz egon biar balitz eta olango enparuetan.

Bardin pecatu-laguna aguertu baric, ezin aguertu leiquenian, eta au estaldu biarra daguanian.

c) Olango aldijetan eguin leiquiana da; edo aguertu pecatua, izten dala caltia ecarri leguijan pecatuaren albo edo zerzelatasuna; edo guztiz ichi pecatu ori: eta bigarren era auxe dirudi obia biar dan ixiltasuna jagoteco, eta baita autor-entzuliaren aurreraco itaunac aldenduteco.

d) Guero beste olango bultzagueiric ez agertuteco eztaucagunagaz autortuten (conpesetan) garian lenengo aldijan, esan biar dira asturico ta olango bultzaguei zuzenacaitic esanbaco pecatuac.